Informazioa


Gaur egungo gizartean, Oroimen Historikoaren lanketak eta irakurketak ertz ugari dituen erronka bat da, horregatik, askotan beharrezkoa dugu begirada testuinguru jakin batean zehaztea, gertaeren nondik norakoak hobeto ezagutu eta gaiaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko. Horretarako, oraingo honetan frankismo garaiko kartzela eta epaitegietan emakumeen errealitatearen inguruko ezaguera landu nahi da, izan ere, historiaren kontakizunak askotan emakumeen rolak eta bizipenak ezkutuan uzten ditu. Hutsune honi erantzuteko asmoz, frankismo garaian eta lehenengo gerraostean espetxeratutako emakumeek pairatutako jazarpenaren inguruan lanketa bat egingo da indarrean egon zen kartzela sistema eta sistema penalaren inguruan sakonduz eta bereziki Saturrarango kartelean izandako gertaerak hizpide izanik.


HELBURUAK


  • Epaitegietan emakumeek prozedura judizialetan jasotako tratamendua eta preso zeuden emakumeen espetxe-egoeran lantzea.
  • Saturrarango emakumeen errealitatea, zigorraren arrazoia, jasandako zigor espezifikoa eta espetxe-sistemaren berezitasunak ezagutzea.
  • Memoria Historikoa berreskuratzearen alde lan egitea, ikuspegi historikoan eta egiaren eskubidean oinarritutako hausnarketa kolektiboa sustatuz.

PROGRAMA


Ikastaro hau jarraitzeko ikasleak behar dituen baldintza teknikoak gutxienekoak dira, alegia, internetera sartzeko behar dituenak dira.

  • 1. GAIA: Emakumeekiko errepresioa Gerra Zibila eta Lehenengo Gerraondoan zehar. Alderdi penalak eta bere eragina Saturrarango emakume espetxeratuengan.
  • 2. GAIA: Prozesu normatiboen alderdiak eta bere eragina Saturrarango emakumeengan: epaitegi bereziak eta prozedurak.
  • 3. GAIA: Espetxe sistema Gerra Zibila eta Lehenengo Gerraondoan zehar.
  • 4. GAIA: Saturrarango kartzela hizpide izanik Oroimen Historikoaren Legeari gerturapen kritiko bat.

IRAUPENA

Orduak: 20 ordu.

Hasiera data:

2019ko urriak 18.

Bukaera data:

2019ko abenduak 16.

TITULUA

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak emandako titulua.

HIZKUNTZA

Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

PREZIOA

DOAKOA.