
Kartzela sistema eta zigor sistema frankismo garaian
emakume presoen errepresioa hizpide
Izen-emate epea
Ikastaroaren gauzatzea
Iraupena
Gaur egungo gizartean, Oroimen Historikoaren lanketak eta irakurketak ertz ugari dituen erronka bat da, horregatik, askotan beharrezkoa dugu begirada testuinguru jakin batean zehaztea, gertaeren nondik norakoak hobeto ezagutu eta gaiaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko. Horretarako, oraingo honetan frankismo garaiko kartzela eta epaitegietan emakumeen errealitatearen inguruko ezaguera landu nahi da, izan ere, historiaren kontakizunak askotan emakumeen rolak eta bizipenak ezkutuan uzten ditu. Hutsune honi erantzuteko asmoz, frankismo garaian eta lehenengo gerraostean espetxeratutako emakumeek pairatutako jazarpenaren inguruan lanketa bat egingo da indarrean egon zen kartzela sistema eta sistema penalaren inguruan sakonduz eta bereziki Saturrarango kartelean izandako gertaerak hizpide izanik.
Antolatzailea

Antolatzailea

